Tokiko itsas-labarrak ezagutzeko bisita gidatuak antolatu ditu Sopelako Udalak

Sopela inguruetan gelditzen diren Burdin Gerrikoaren hondarretara egindako bisitaldien arrakastaren ondoren, bisita gidatuen egitarauarekin aurrera jarraitzen du Sopelako Turismo Zerbitzuak. Gauzak horrela, tokiko itsaslabarretara egingo dituzte hainbat irteera: abuztuaren 14ean, 28an eta irailaren 11an, goizeko 10etan; eta irailaren 25ean, goizeko 9:30ean. Horietan, Sopelako kostaldeko marearteko zabalgunea eta labarretako geruza, flysch berezitasunarekin, ikusteko aukera egongo da. Bisita gidatuek plaza mugatuak izango dituzte. Hortaz, horietan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da turismo bulegoren batean. Prezioa hiru eurokoa izango da. Argazkian, itsas-labarrak.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun