Gotzon Alcalde preso politiko algortarra asteartean, hilak 12, espainiaratu zuten, Frantzian espetxe zigorra bete ondoren. "Azken egunak mitard-ean eman zituen
aurrez espetxezainek erasotua ere izan zelarik", Fleury-ko kartzelan, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak joan den astean zabaldu zuenez. Errepresioaren kontrako erakundeak azaldutakoaren arabera, "Fleuryko gertaeren harira, Gotzonek salaketa jarriko du epaitegian. Algortarrak jasotako jipoiaren aurka protesta egiteko D5 moduloko euskal preso politikoek patioa blokeatu zuten hilaren 10ean eta mitardera eraman zituzten sei egunetarako. Hau ikusita D2 eta D3 moduluko presoek ere mitardera joatea erabaki zuten, baita emakumeen moduluan dauden preso politikoak ere". Alcalderen kasuan, berriz, espainiaratua izan ondoren bere espetxeratzea agindu zuen epaileak. Soto del Realera iritsi bezain laster preso arrunt batekin sartu nahi izan zuten ziegan, baina algortarra ukatu egin zenez, isolamendura bidali zuten. Argazkian, Gotzon Alcalderen irudia ezkerrean.