Getxo udalerriko
Bizarra Lepoan euskara elkarteak ume eta gazteentzako surf eta skate ikastaroak antolatu ditu abuztuaren lehenengo bi astetarako. Zehazki, hilaren 1etik 4ra, astelehenetik ostegunera, izango da surf tailerra Getxo eta Sopelako Barinatxe hondartzan, La Salvaje Surf Eskolaren eskutik. Ondorengo astean, abuztuaren 8tik 11ra, izango da skate ikastaroa, Arrigunagako skate parkean, La Kantera skate taldeko kideekin. Biek ala biek egunero arratsaldeko 5etan hasi eta 7etan amaituko diren bi orduko saioak izango dituzte, zortzi orduko ikastaroa osatuz. Ekimena 8 eta 16 urte bitarteko haur eta gazte euskaldunei zuzenduta dago, hiru adin multzo banatuko dituztela. Horrela, 8 eta 10 bitartekoak; 11, 12 edo 13 urte dituztenak; eta 14 eta 16 artekoak multzo ezberdinetan izango dira. Euskara elkarteak izen-ematea dagoeneko abiatu du. Argazkian, Bapirukeko gaztetxoak skate-an.