Bestalde, Alberto Ruiz de Azua, Euskal Fondoaren presidenteak Landari eta Getxoko herriari eskertu die garapenarekiko duten konpromisoa, “batez ere bizi dugun krisialdian erreza ez denean, eta herri behartsuen garapenaren alde lan egitea inoiz baino beharrezkoa denean”. Ildo horretan, datozen lau urteotan, Euskal Fondoak martxan jarritako udal plangintzei jarraipena emango die, Nikaraguako Tipitapa eta San Carlos udalerrietan. Plangintza horiek zerbitzuen alorrean eta saneamendu eta euri-ur sistemak hobetzeko garatzen dabiltza, azken urteotan jasandako aldaketak direla eta. Gainera, 2007an martxan jarritako Arriskuak Prebenitzeko Plana berraztertu eta eguneratuko dute.
Getxoko Udala Euskal Fondoa elkarteko kide da 2001etik eta, orain arte bultzatutako lan nagusiak Nikaraguako Tipitapa udalerrian izan dira. Garrantzitsuenak liderrak hezteko, udal planifikazioa sustatzeko eta udalerriko auzo batzuetan euri-urak bideratzeko lanak dira. Horretarako, denbora tarte horretan, Getxoko Udalak 398.000 euro bideratu ditu.
Diru-kopuru horretaz gain, Udalak Euskal Fondoaren barruan beste egitasmo batzuetan parte hartu du, zehazki, Nikaraguako beste udalerri batean, San Carlos izenekoan, eta baita Kuban ere. Diru laguntza guztien zenbatekoa 498.414 eurokoa da. Aurten, Nikaraguako Managua departamenduko Tipitapa udalerrian euri-ura bideratzeko lanak egiten ari dira. Aldi berean, ur zikinak gordetzeko sistema eraikitzen dabiltza, Rio de San Juan departamenduko San Carlos udalerrian.
Imanol Landaren hitzak: (© Getxoko Udala)
Alberto Ruiz de Azuaren adierazpenak (© Getxoko Udala)
Balerdiren deklarazioak (© Getxoko Udala)