Astelehenean, 17 gazte Auzitegi Nazionalera joateko deituak ziren, bertan epaituak izateko. Bakoitzarentzako 6 eta 12 urteko espetxe zigorra eskatzen dute Segi gazte antolakundeko kide izatea leporatuta. 17 gaztetatik 3 ez dira Madrilera joan eta Oreretan lagun eta familiarren artean atxilotuak izan dira. 2007 urtetik gaur arte 250 gazte inguru atxilotuak izan dira Euskal Herrian. Gehienak inkomunikatu, torturatu eta espetxeratuak izan direlarik. Jendartean egoera berriak bizi ditugunean estatu espainolak errepresioa baino ez dauka guretzat. Guztioi dagokigu eraso berri honi aurre egitea eta Euskal Herrian guztion eskubide zibil eta politikoak errespetatuak izan daitezen borrokatzea. Berriro ere diogu, Euskal Herri libre eta juxtuago baten alde lanean jarraituko dugula, gazte indarra antolatzen jarraituko dugula, inor ez gaituela geldituko! Aski da! Epaiketa politikorik ez! Gazte1+Ez! Argazkian, pankarta bat Itzubaltzeta / Romon.