Santa Mariñe jaia gaur, uztailak 20, ospatuko dute Sopelan. Txupina goizeko 10etan jaurtiko dute. Ondoren, Udaletxeko plazatik Santa Mariñe baselizara arte kalejira egingo dute, Barinatxe taldeko txistulariek lagunduta. 11:00etan, meza nagusia hasiko da bertan. 11:30ean, ohorezkoa aurreskua dantzatu eta lore eskaintza egingo da Fernando Ansoleagaren omenez. Eguerdiko 12etan hamaiketakoa egingo dute, trikitixarekin alaituta. Arratsaldeko ordu bietan, berriz, herri bazkaria hasiko da, Fernando Ansoleaga parkean. 16:00etatik aurrera, erromeriak alaituko du arratsaldea. Azkenik, 17:00etatik aurrera, tortilla lehiaketa egingo da. Bestalde, Sopelan ez ezik, Urdulizen ere ospatu ohi dute Santa Mariñe eguna. Argazkian, ohorezko aurreskua Santa Mariñe egunean / ©
Sopelana.net.