Santiago jaiak
Uztailak 23, larunbata
14:00 Koadrilen bilkura eta herri bazkaria Estratakoetxen.
19:45 Eliz plazan, pregoia eta txupinazoa.
20:00 Koadrilen jaitsiera nagusia, Itsasbide eta Eloisa Artaza kaleetatik.
21:30 Jaitsieraren sari-banaketa Eliz plazan.
22:30 XVII. Habanera eta Euskal Polifonia Jaialdia, Iberrebarrin: Aritzeta abesbatza (Bergara), Haroko koral polifonikoa (Haro) eta Libain abesbatza (Gorliz).
23:00 Disko gaua Izargi taldearekin eta suzko zezena Eliz plazan.
Uztailak 24, igandea
09:00 XXXIII. Bakailao Txapelketa Estratakoetxe parkean (Eliza baino gorago). Barbakoak eta gas suteak, egurrik ez. Partaideek 20 euro jasoko dute. Saltsa ere bertan prestatu behar da derrigorrez.
11:00 XXV. Eskulangintza Azoka, egun osoan, umeentzako tailerrekin; Artzeluz plazan.
12:00 Txu-txu trena kaleetatik eta Ondalan erraldoien konpartsa kalejiran.
13:30 Bakailaoaren aurkezpenena.
14:30 Bakailao txapelketaren sari banaketa.
17:00-20:30 Eskulangintza Azoka.
18:30 XXVI. Mozorro lehiaketaren desfilea, Itsasbide kaletik behera.
19:30 Bigantxak fanfarrearekin. 16 urte baino gazteagoak direnak ezin dira jaitsi.
21:45 Mozorroen sari banaketa Eliz plazan.
22:30 Nazioarteko Folk Jaialdia Iberrebarrin: AUC Folklore Dance & Music Group (Egipto), Grup Folkloric Sant Isidre (Ciutadella Menorca) eta Aratz dantza taldea (Gorliz).
23:00 Suzko zezena Eliz plazan.
23:00 Gau dantza Eliz plazan: Luhartz.
Uztailak 25, astelehena
Santiago Eguna
10:30 XXIII. Nekazaritza Azoka, goiz osoan.
11:30 Mezak Lirain abesbatzak kantatuta.
12:00 Ondalan taldearen kalejira.
12:00 Trikitilariek eta Txu-txu trena, 14:30ak arte.
12:30 Ohorezko aurreskua eta Aratz taldearen dantzaldia, Eliz plazan.
13:00 Trikipoteoa. Baserritarrez jantzi, sariak egongo dira!
19:00 Play back txapelketa Eliz plazan, 13-20 urtekoentzat eta 21 urtetik gorakoentzat.
19:30 Jazz: El Arca de Noelia, Iberrebarrin.
19:30 Bigantxak fanfarrearekin. 16 urte baino gazteagoak direnak ezin dira jaitsi.
23:00 Trio Veracruz Iberrebarrin.
23:00 Suzko zezena Eliz plazan.
23:00 Gau dantza: Akerbeltz.
Uztailak 26, asteartea
10:30 Bigantxak umeentzat (9-13 urte) eta jarraian bitsa festa.
11:00-15:00 Umeentzako parkea Iberrebarrin.
12:00 Play back txapelketa Eliz plazan (12 urte artekoena).
12:00-14:30 Txu-txu trena kaleetatik.
13:00 Nagusien luncha, Jubilatuen Etxean.
17:30 Play back txapelketa Eliz plazan (12 urte artekoena).
19:00 IV. Zortziko Txapelketa, Iberrebarrin.
19:30 Bigantxak fanfarrearekin. 16 urte baino gazteagoak direnak ezin dira jaitsi.
20:30 Bertso saioa Iberrebarrin: Arkaitz Estiballes, Anjel Mari Peñagarikano, Iker Zubeldia eta Peru Vidal. Gai-jartzailea: Miren Loizaga.
23:00 XXIII. Karroza erakusketa-lehiaketa, Ondarganetik Eliz plazaraino.
Larunbatean hasi eta asteartera arte luzatuko dira Santiago jaiak Gorlizen. Izan ere, Eliz plazan pregoia irakurri eta txupina bota, 19:45ean, eta koadrilen jaitsierarekin emango diete hasiera etzidamu ospakizunei. Paul Ygartua nazioarteko artista izango da pregoilaria. Gainera, aurretik elkarrekin bazkaltzeko elkartu dira lagun taldeak. Horrenbestez, lau egunez egongo da zertaz gozatu: nekazaritza azoka, bertso saioa, bigantxak, eskulangintza azoka, bakailao txapelketa... izango dira egunean zehar egongo diren ekitaldietako batzuk. Gauez, dantza egiteko aukera egongo da Izargi, Luhartz eta Akerbeltz taldeen eskutik. Hala ere, aurretik, ostiralean, Udako Euskararen Eguna ospatuko dute Gorlizen. Besteak beste, Betagarri eta Dementzia taldeek joko dute 21:30etik aurrera Iberrebarrin. Argazkian, umeak Udako Euskara Egunaz gozatzen, artxiboko irudian / ©