Madalena eta Madalentxu ospatuko dituzte asteburuan Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko uzt. 20a, 10:23

Buruhandi, txistulari eta dultzaineroek girotutako kalejirak emango die hasiera etzi, ostirala, 10:30ean, Madalenako Andra Mari eguneko ospakizunei Plentzian. Ohiko lez, koktelen dastaketa izango da, trikitilari eta fanfarreek girotuta, 14:00etatik aurrera. Aurretik Ertzaintzaren Musika Bandaren kontzertua izango da Astilleron. Hala ere, ospakizunak bihar abiatuko dira Plentzian, haurrentzako parkea, disko festa, suzko zezena eta Haitzama taldeak alaitutako dantzaldia tarteko. Larunbatari dagokionez, Madalentxu eguna izango dute Isuskitza auzoan, ohiko lez sukalki txapelketa izango dela. Asteburuari amaiera emateko, igandean Arkote arraun taldeko beteranoen estropada egingo dute, goizeko 11etatik aurrera. Argazkian, koadrilen play-backa Astillero plazan, aurreko jai batzuetan.

Madalena Jaiak

Uztailak 21, osteguna

11:30-13:30 eta 18:00-20:00 Haurrentzako parkea (quad, bike looping, bufaloa…).
19:30 Disko festa, Urtza taldearekin.
22:00 Suzko zezena.
23:00 Gau jaia Haitzama taldearekin.

Uztailak 22, ostirala

10:30 Kalejira txistulariak, dultzaineroak eta buruhandiekin.
12:00 Madalenako Andra Mariren ohorezko meza eta aurreskua.
13:00 Ertzaintzaren Musika Bandaren kontzertua, Astilleroan.
14:00 Koktelen dastaketa, trikitixak y fanfarrek girotuta.
18:00 Plentziako Uria Esku Pilota Irekia.
20:00 Txarri erre dastaketa.
20:00 Disko festa, Lotzo taldearen eskutik.
22:00 Suzko zezena.
23:30 Gau jaia Lahiotz orkestrarekin, Astilleroan.
Tximelak, kapelak eta maskarak… Eroan zure jantzi onenak zeure burua nabarmendu nahian eta goza ezazu gaua!


Madalentxu Isuskitzan

Uztailak 23, larunbata

10:00 Sukalki Txapelketa
11:00 Itsasoko Kayak VII. Euskadiko Kopa, Plentzia-Billano-Plentzia.
12:00 Meza.
13:30 Sukalki lapikoen aurkezpena.
14:30 Herri bazkaria (Isuskitza tabernan izena eman hilaren 22a baino lehen).
16:00 Ur jolasak
21:00 Kontzertu korala: Zuzendarien Korua, elizan.

Uztailak 24, igandea

11:00 Arkoteko beteranoen estropada.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun