Kontzertuak bukatuta dantzaldia izango da Triki ta Ke taldearen eskutik. Asteartera helduta, Santa Ana egunean, ohiko ekitaldiak egingo dituzte: meza, hamaiketakoa, Simon Otxandategi dantza taldearen saioa eta zaldi probak, besteak beste. Bukatzeko, Erdizka Laietan taldeak emango die amaiera jaiei.
Uztailak 23, larunbata
11:00 Pregoia Berangoeta kultur etxean eta jaitsiera Santa Anaraino.
11:45 Berangoko I. Herri Krosa.
18:00 Euskal Herriko Soka Tira Txapelketa.
18:30 Haur eta gazte jolasak.
19:30 Eskuz binakako IV. Txapelketa. Finalerdiak.
20:30 Buruhandi txapelketa.
21:30 Suzko zezena.
23:00 Kontzertuak: Astindu eta Governors.
Uztailak 24, igandea
9:30 Diana.
9:30 Plater tiroketa.
11:30-14:30 eta 16:30-18:30 Sahararekin elkartasuna Atfal taldearen eskutik: henna tailerra, Saharako tea, haurrentzako jolasak...
18:00 Haur antzerkia: "3, 2, 1, Zast! Egizu Jolas!".
20:00 Bertso saioa: Jexux Mari Irazu, Sustrai Colina, Itxaso Paya eta Beñat Ugartetxea. Gai jartzailea: Nahikari Ayo.
22:00 Kontzertuak: The Karabans, Vendetta eta Triki ta Ke.
Uztailak 25, astelehena
9:30 Diana.
11:00 Txirrindularitza lasterketa.
12:00 Margolaritza tailerra kalean, haur zein helduentzat.
17:00 Haur ekintzak.
18:30 Tai ji erakustaldia.
19:30 Sokatira txapelketa herrikoia.
20:00 Sardina jana, sagardoa eta haurrentzako disko festa.
Uztailak 26, asteartea
9:30 Diana.
12:00 Meza.
13:00 Haur dantzaldia eta hamaiketakoa.
16:00 Haurrentzako jolasak: pitarra eta ludotxikia.
19:00 Zaldi probak.
19:30 Magia ikuskizuna: Tor magoa.
21:30 Erromeria: Erdizka Lauetan.
Uztailak 27, asteazkena
Prezio bereziak barraketan.