Ostiralean Algortako Itxartu Taldea arituko da. Sortua izan zenetik, elkarte horren dantza taldeak "euskal dantza eta kulturaren mesederako lana" burutzen du, Getxoko Kultur Etxearen arabera, "dantzaren berrikuntza eta freskotasuna bermatzen duen irakaskuntza goiztiarra dela medio". Taldeak Iñaki Uriaren eskutik eman zituen lehenengo pausuak. Dantza taldeen egitura eta lana denborarekin garatuz joan da. Gaur egun, 40 kidek osatzen dute, heldu zein gaztetxoak kontutan hartuz.
Egiptoko dantzak
Azkenik, Egiptoko AUC Folklore Music & Dance Group-ek itxiko du jaialdia larunbatean, uztailak 23. Hasiera batean taldea unibertsitate-ikasleez osatuta zegoen eta, ondoren, graduatutako ikasleak gehitu zitzaizkion proiektuari. Azken horiek lizentziatu ondoren entseguak eta saioak egiten darraie. Taldea sortzearen jatorrizko helburua zen Egiptoko kultura babestea eta erakustea dantzaren eta musikaren bitartez. Antzezten duten dantza batzuk egun ez dira egiten, eta jatorrizko lekuetan baino ezin dira ikusi. Azken urteotan, jatorri anitzeko ikasleak proiektuan parte hartzen hasi dira. Horiei esker, egiptiar folklorea mundu osoan zabaltzen hasi da bi lengoai boteretsuez baliatuta: musika eta dantza.
Getxoko Dantza eta Folklore Jaialdian parte hartuko duten taldeak (© Getxoko Kultur Etxea)
Bihar, ostegunean, Getxoko Dantza eta Folklore Jaialdiaren 27. ekitaldia hasiko da. Aurten, Togoko eta Egiptoko taldeak jardungo dira jaialdian eta, ohi bezala, bertoko talde batek ere parte hartuko du: Itxartu Taldea, hain zuzen ere. Saio guztiak Algortako Biotz Alai plazan izango dira, 21:00etatatik aurrera, sarrera doan. Togoko Balafon African Dance Ensemble taldeak emango dio hasiera jaialdiari bihar. Georges Latey Molevik, Togoko Kultura Ministerioko arte eta ikuskizunen zuzendariak eta ballet nazionaleko zuzendari eta koreografoak sortu zuen taldea 1981ean. Balafonen helburua Togoko folklore eta ohiturak zabaltzea da. Bere aberrian, jaialdi ofizial zein pribatuetan parte hartu du eta baita jarduera kultural eta artistikoetan ere. Gaur egun, taldeak 60 artista profesional biltzen ditu eta bere ikuskizunak tradizioko dantzetan oinarritzen da, eta baita erritu eta sorginkeria tribaletan ere, tradiziozko perkusioa ahaztu gabe. Argazkian, Togoko Balafon African Dance Ensemble / ©