Izen-emateak ostiralean hasiko dira, 19:00etan. Bitartean, motor jolasak egingo dituzte. Ondoren, 21:30ean, kontzertua izango da, tartean txorizoa dastatzeko aukera egongo dela. Segituan, 23:00etan, bigarren kontzertuari hasiera emango diote. Larunbatean, goizeko 10etan egingo dute heldu berrientzako izen-ematea. Eguneko jarduerak 11:30ean hasiko dira. Ordu horretan, Astrabuduara hurbilduko dira motorzaleak, bertan ibilaldi-poteoa egiteko asmoz. Arratsaldeko ordu batean, Narcis Rocak erakustaldia egingo du San Lorenzo kalean. Katalanak Stunt Riding-a praktikatzen du. Espektakuluaren ostean, Akarlandara bueltatuko dira motorzaleak bazkaria egiteko, 14:30ean. 16:00etan, berriz, Jaime Bustos Europako trial txapeldunak egingo du erakustaldia; 17:00etan, Erandion barrena ibilaldia egin aurretik.
Omenaldia
Egitarauarekin jarraituz, 18:30ean, Jose Angel Mendivil pilotuari egingo diote omenaldia. Nafarrak Espainiako txapelduna izan zen bost urtez (1966, 1967, 1973, 1974 eta 1975) motokrosean, 125cc y 250cc kategorietan. Horren ostean, Narcis Rocak bigarren erakustaldia egingo du Akarlandan, 19:30ean. Amaitzeko, sariak banatuko dituzte ekimenean parte hartu dutenen artean.