Algortako Fadura Ostalaritza zentroan 320 orduko prestakuntza egin ostean, sukaldeko eta barrako laguntzaile zein aretoko zerbitzari moduan trebatutako ikasleek praktikak egin dituzte inguruko hainbat establezimenduetan. Hilabete batez lan munduan igaro ostean, enpresak zer nola funtzionatzen duten ikusteko aukera izan dute neska-mutilek. Prestaketa lanpostuan bertan egitean, establezimenduetako arduradunek ikasleen ahalmena eta haien langile-zerrendetara gehitzeko aukera baloratu dute. Dagoeneko martxan jarri dute bigarren prestakuntza ikastaroa, aurrekoa baino 30 prestakuntza-ordu gehiagorekin eta 240 orduko praktikekin osatuta. Azken horiek irailean hasiko dira eta, horregatik, ikasleak hartzeko interesa duten enpresak Getxolan zerbitzuarekin jarri daitezke harremanetan Algortako San Martin kaleko 17. atarian, 944 660 140 telefono zenbakian, edo
www.getxo.net/getxolan webgunean. Argazkian, Fadura Ostalaritza zentroko ikasleak Imanol Landa Getxoko alkatearekin / ©
Getxoko Udala.