Larunbatean izango da Urdulizko film laburren lehiaketaren finala

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko uzt. 20a, 23:22

Larunbat honetan, hilak 23, Urdulizko Basartena tabernak laugarren urtez antolatutako film laburren lehiaketaren finala izango da udalerriko Kultur Etxean. Bertan, 12 film labur proiektatuko dituzte eta, horiek ikusi ostean, Koldo Serra, Borja Crespo eta Aitor Elorriaga zinegileek aukeratuko dituzte irabazleak. Sariei dagokienez, fikziozko lanik onenak 600 euro eta garaikurra jasoko ditu; baita animaziokoak ere. Zine eskoletako zein euskarazko ikus-entzunezkoen artean, berriz, obra bana sarituko dute; 300 euro eta garaikurrarekin. Argazkian, Basartena tabernako arduradunak Javier Bilbao Urdulizko egungo alkatearekin lehiaketaren aurkezpenean / © Urdulizko Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun