Itsasoko laguntza taldeak belaontzi frantses bateko hamar tripulatzaile erreskatatu ditu gaur goizaldean Billano lurmuturretik hamaika milietara iparralderantz, Gorlizko kostalde aurrean. Bertan zihoazen hiru adin nagusikoak eta gainontzeko zazpi umeak osasun egoera onean daude, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkaritzak jakinarazi duenez. Azaldu dutenez, 13 metroko luzerako belaontzi frantseseko tripulazioak Bilboko kosta-irrati estazioarekin kontaktatu du laguntza eskatzeko, ur-zirritua zeukatela eta. Jarraian, Bilbon dagoen itsaso salbamendu zentroak itsasontzi eta helikoptero bana bidali ditu belaontzia zegoen eremura eta horrekin batera inguruko ontzi guztiekin kontaktuan jarri da. Argazkian, "Salvamar Alcyone" interbentzio azkarreko ontzia izan da hamar pertsona horien erreskateaz arduratu dena / cc-by-nc-nd zerocool225.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!