Sopelako Bilduk proposatutako murrizketak atzera botatzeko, EAJk, PPk eta PSE-EEk batera bozkatu zuten, legegintzaldiko lehenengo ohiko osoko bilkuran, joan den astelehenean.
Sopela.net agerkari digitalak gaineratu duenez, alkate, alkateorde eta aholkulari baten liberazioaren aurka ere agertu ziren hiru alderdiak; "jelkideek aurreko agintaldian zeukaten gobernu egitura berbera, alegia". Hori bai, soldatetan 45.000 euroko beherapena proposatzen zuen Bilduk. Udalaz gaindiko erakundeetan koalizioaren ordezkaritza mugatu nahian ere ados jarri ziren EAJ, PP eta PSE-EE, salatu dutenez. Jelkideek bi ordezkari nahi dituzte Uribe Kostako Mankomunitatean, Bilduri bakarra utziz, hauteskundeak irabazi arren; eta Ur Partzuergo zein BBKko ordezkariak EAJkoak izatea gura dute. Gauzak horrela, Bilduren planteamenduen kontra bozkatu zuten oposizioko hiru taldeek; aurretik aipatutakoak zein horiek guztiak onartzea oztopatuz. Argazkian, ekainaren 3an egin zuten lehenengo batzar irekia / © Sopela.net.