Algortako Marasmak kaleratutako oharra:
Helduen munduan gazteok arduragabeak omen gara, alferrak, biolentoak, drogazaleak, pasotak… Baina… Hau egia al da? Eta hala bada, zergatik ote? Zer da gazte izatea? Gazteok gazte izateagatik ez al dugu problematika erantsi bat? Gazte problematika horrek ez duzu uste kolektibo izaera ematen digunik?
Guk bai! Guk argi ikusten dugu Algortako gazteriak hainbat arazo komun dituela; nori ez zaio iruditzen Algortan ez dagoela ezer egiteko? Ez dago kirola egiteko eremu publikorik. Frontoia nahi dugu!!! Ez dago gune naturalik amalurraz gozatzeko. PTP-rik ez!!! Ez dago jai edota aisialdirako esparrurik. Honetaz gain, zenbat gazte ezagutzen dituzu Algortan lan eta bizi direnak? (Gurasoen etxeak ez du balio).
Besteek diotenaren menpe egon gabe, iritsi da garaia guk geuk hitza hartzeko! Iritsi da momentua guk geure buruak ezagutzeko! Gure kezkak zein diren azaleratu eta aurre egiteko!
Algortako marasma horretan dabil, gazteei zuzenean galdetzen. Norbaitek egin al du hau orain arte? Inork galdetu dizu nor zaren? Zer nahi duzun? Zeintzuk dira zure arazoak? Algortako hainbat gazte galdera horiei erantzuna aurkitzen gabiltza. Zein da zurea?
…beraz, zuk zer diozu? Zurea da hitza!!! Gurea da hitza!!!