Ordutegi berezia ezarriko dute abuztuan zehar Leioako Sakoneta kiroldegian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko uzt. 21a, 20:25

Leioako Sakoneta udal kiroldegiak laster hartuko du udako ordutegi berezia. Izan ere, abuztuan zehar, hainbat ordutegi murrizketa emango dira eta, horretaz gain, ez dute kirol ikastarorik zein eskolarik eskainiko. Gauzak horrela, ordutegi berriarekin, erabiltzaileek goizeko 8etatik eguerdiko 1:30era arte izango dute aukera hainbat zerbitzu erabiltzeko. Adibidez, igerileku estaliak zabalik egongo dira abuztuaren 17tik aurrera; muskulazio eta fitness gimnasioa abuztuaren 8tik aurrera; eta, eskalatzeko bulderra, berriz, abuztuaren 1etik 24ra bitartean. Argazkian, ume bat igerilekuan / © Leioa.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun