Plentziako Zubi Zuri deritzon pasabidean era iraunkorrean ikusgai jarritako laminak genero ikuspegitik berrazter ditzala eskatu dio
Udalari
Arartekoak. Horietako batzuk "sexistak" direlakoan, salaketa aurkeztu zuten hainbat herritarrek. Ildo horretan, panel horietan
"emakumeak diskriminatzea" egotzi zien orain ia urtebete Plentziako Independentei tokiko ezker abertzaleak. Bere ustez, "pasadizo desberdinak biltzen dituzten testuen artean, itsas-gizonen garrantzia azpimarratzen den bitartean, Plentziak izan duen garapenean emakume plentziarrek bete izan duten papera guztiz baztertzen da". Uztailaren 15eko ebazpenaren bitartez, "emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren printzipioari jarraituz, hautatutako argazki eta testuak ordezka ditzala" eskatu dio azken lau urtetan bezala egungo alkate den Isabel Zarauzari Iñigo Lamarca zuzentzen duen erakundeak. Bide horretan, "emakumeek hiriko bilakaera sozial, kultural eta ekonomikoan izan duten presentzia esplizituki islatzen duten beste batzuk ipintzea" galdegin dio. Horri jarraiki, ematen zaizkion gomendioak kontuan hartzeko eskatu dio Udalari
Plentziako Bilduk. Argazkian, xafletako bat / ©
Plentziako ezker abertzalea.