Askapena: "Coca Colaren kontrako nazioarteko eguna: txosnetan Coca Cola zero!"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko uzt. 22a, 00:08

Berriz ere, uztailaren 22an, elkartasunarekin hitzordu bat daukagu, hain zuzen ere, Coca Colari gure mespretxua adieraztekoa. Hemen daukazue Sinatrainal kolonbiar sindikatuak eginiko txostena, kanpaina honen zergatia, datu guztiekin. Eta hemen ondoan eta behean, Euskal Herrirako guk prestatutako kartela eta esku-orria. Produktu honen marketing-aren atzean eraildako sindikalistak, ihes egindakoak eta kaleratuak daude eta horregatik euskal herritarrontzat trago txarra da KK-Kola, ezin dugu irentsi. Uztailaren 22an urte osoan zehar bezala: Euskal Herriak KK Colari ez! Herriok independentzia! Irudian, Coca Colaren aurkako kartela.

Askapenak zabaldutako esku-orria

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun