Koska irratia: "Txileko ikasleek euskarazko bideoa egin dute beren borroka azalduz"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko uzt. 22a, 07:19

Unibertsitate publikoa lortzeko borrokan ari dira Txileko ikasleak. Bertako hezkuntza sistemak pribatizaziora jo duela eta maileguak eskatu behar izan dituzte ikasle askok. Ikasketak amaitu ondoren, horiek ordaindu ezinean ibiltzen dira. Sistema horren aurka greban daude aspalditik. Aldarrikapenak munduari ezagutarazteko hizkuntza askotako bideoak grabatzeko ekimena jarri dute martxan. Euskaraz ere saiatu dira; irakurtzerakoan akats batzuk dituen arren, primeran ulertzen den bideoa grabatu dute. Argazkian, Polizia oldartu izanaren eraginez gatazka larriak piztu dira Concepcion, Valparaiso eta Santiago hirietan / cc-by-sa Lahaine.

Arantxa Irizar jatorri euskalduneko ikasle txiletarrak aurkeztutako bideoa (© Free Education In Chile)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun