Artaza Combat-i buruzko saioa eskainiko du bihar Koska irratiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko uzt. 22a, 08:32

Berriki “Rock & Roll taupadak” bere lehen diskoa kaleratu duen Artaza Combat musika talde itzubaltzetarra entzuteko aukera izango da bihar Koska irratian. Izan ere, 20:30etik aurrera, FMko 108.0 dialean, "Kaleko Mobida" punk eta oi! musikari buruzko irratsaio euskaldunaren ohiko emanaldian, lekua egingo diote Itzubaltzeta / Romokoen CDari. Koska irratiko kideek jakinarazi dutenez, CDa bost eurotan eros daiteke Itzubaltzeta / Romoko Brixton dendan zein Algortako Eztabaida liburudendan. Larunbatero eskaintzen du "Kaleko Mobida" Koska irratiak, Info7 eta Arrosa Euskal Herriko irrati libre eta euskaldunen sareari esker. Argazkian, desordenatuta, Elo, Unax, Ibon, Mikel eta Gago, Artaza Combateko kideak / © Artaza Combat.

Artaza Combaten "Gizarte Zikina" abestia (© Artaza Combat)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun