Urko Aristi ETBko eguraldi-gizonak gidatuta, bihar 17:45etik aurrera
Kameratoia Euskal Herriko film laburren lehiaketaren Gala hartuko du Sopelako Kurtzio kultur etxeak. Ekimenaren antolatzaileak diren
Topagunea Euskara Elkarteen Federazioa, Uribe Kostako Mankomunitatea eta Sopela, Urduliz eta Lemoizko udalek jakinarazi dutenez, dagoeneko "epaileak izerdi patxetan dabiltza saria nori eman erabakitzeko". Halere, Iban del Campo eta Vanessa Fernandez unibertsitate irakasleen zein Hibai Castro zinegilearen erabakia ezagutzeko bihar arte itxaron beharko da, aurkeztutako ikus-entzunezkoen emanaldiarekin gozatu ostean, sari-banaketa egingo baita. Uztailaren 9an abiatu zen lehiaketa Urdulizen. Bertan, antolatzaileek eskualdeari buruzko hainbat gai eman zieten 19 gazte euskaldunen talderi eta haiek bost egun izan zituzten gidoi, filmaketa eta ekoizpen lanak burutzeko. Hamar taldek lortu zuten. Argazkian, hainbat parte hartzaile Urdulizen / cc-by-sa Aner Mentxaka - Kameratoia.