Honenbestez, taldeak iragarri du “Payola” biraren azkenak izango direla aipatutako kontzertuak, eta 2012ra arte ez dela izango Berri Txarrak zuzenean ikusteko beste aukerarik. “Payola” kaleratu zenetik (2009ko Iraila) munduan barna ehun kontzertutik gora eman ditu hirukoak, osotara 17 herrialde iragan dituen bira erraldoia bitarteko (AEB, Japonia, Hego Korea, Txina, Brasil, Argentina, Txile, Uruguai, Mexiko, Kanada, Alemania, Frantzia eta abar).
Gainera, aste honetan Independent Music Awards sarietan "Vox Pop" golardoa jaso dute. Berri Txarrak taldearen "Folklore" kantuak punk abesti onena jo baitzuten musika zaleek. Publikoaren esku geratu den sari hori hautatzeko, mundu osoko 57.000 entzuleren botoak izan zituzten kontutan.
Itzubaltzeta / Romoko jaien egitaraua