Ostiralera arte iraungo du Sopelako Udako Musika Zikloa

Herenegun hasi eta ostirala bitartean, Udako Musika Zikloa izango da Sopelako Kurtzio kultur etxean (Mendieta, 11). Emanaldiak arratsaldeko 8etan hasiko dira eta sarrera doakoa izango da. Gaur, hilak 27, Andreas Prittwitz eta Lookingback Hirukotea eskainiko dute musika emanaldia. Bihar, ordea, Ana Begoña Hernandez pianoan arituko da Ana Otxoa sopranoarekin batera. Azkenik, ostiralean, Kamerata Lirikoa-Zarzuelak emango dio amaiera musika zikloari. Argazkian, Sopelako Kurtzio kultur etxea / © Sopelako Udala.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun