Ostegunean Areetako Negubide kalea trafikorako itxiko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko uzt. 27a, 16:37

Bihar, ostegunarekin, Areetako Negubide kaleko zati bat moztuko dute ibilgailuentzat hiru orduz. Getxoko Udalak jakinarazi duenez, bide mozketa 39 zenbakiaren parean izango da, bertan dagoen ezki handi baten inausketa lanak direla eta. Gauzak horrela, Negubide, Ondategi, Manuel Smith eta Cristobal Valdes kaleen arteko gurutzaguneetan informazio-seinaleak jarriko dituzte. Areetako erdigunera sartzeko, Zugazarte etorbidea edo Itzubaltzeta / Romo auzoa erabiltzea gomendatu du tokiko Udalak. Argazkian, behargin bat inausketa lanetan / cc-by-nc-nd Pasaian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun