Algortako jaietan presoen argazkiak jazartzea eskatu dio Ertzaintzari PPk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko uzt. 30a, 00:34

Egunotan, Algortako jaietan, Telletxe kalearen inguruetan "ETAko presoen" argazkiak dituzten kartelak ageri direla salatu du gaur goizean Carlos Urquijo EAEko legebiltzarkide popularrak. Europa Press albiste-agentziari egindako deklarazioetan, Urquijok dei egin dio Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Barne sailburuari Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren kideen erretratuak kaleetatik ezaba ditzan. Popularraren ustez, Algortan "zigorgabetasun osoz" ari dira agertzen argazkiak. Horregatik, eta Algorta udako bestelako jaietan gerta daitekeenaren aurrekaria izango litzatekeela iritzita, Ertzaintzak afera horretan eskua sartzea eta jaiak "terroristak goratzeko lekuak" bilakatzen ekiditea eskatu du. Argazkian, Carlos Urquijo / © EAEko Alderdi Popularra.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun