Aspaldian ari dira 2016arekin; Donostia Europako kultur hiriburua izango da. Ekitaldi hauek inbertsio eta proiektu handiak dituzte lagun, herriarentzat aldaketa handia eragingo dutenak denak. Eraikuntza berriek eta errepide berriek hiria goitik behera eraldatuko dute. Espazioak espezializatu egingo dituzte, batetik bestera ibili beharko dugu, bai lan egin eta erosketak egin nahi baditugu, eta bai aisialdirako edota eskaintza kulturaletarako.
Beste batzuetan ere ikusia dugu: hiriak erakustoki bihurtzen dituzte, eta diru etorriak geldirik zeuden proiektuak berrabiarazteko erabiltzen dituzte: metroa eta Anoeta berritzea, kasu.
AHTa, porrota
AHTaren eta beste proiektu erraldoien aurkako borroka kalean da. Ez gara instituzioetan eseriko, kolore batekoak izan ala bestekoak, obrak gelditzen dituzten itxoitera. Eta ez dugu espero krisiak iritzia aldaraziko dienik garapenkeriaren onurei buruz hitz egiten digutenei. Asko jota, alor batzuk atzeratu egiten ari dira kaudimen faltagatik, baina ez du balio izan azpiegitura hauen beharrari buruzko hausnarketa egiteko, ezta zer nolako gizartera garamatzaten hausnartzeko ere.
Egungo AHTak defizitarioak dira, eta ez bakarrik ekonomairi dagokionez, esplotazio gastu ikaragarria dute eta, baita gizarteari dagokionean ere. Portugalek esan du Lisboa-Madrid trazaketan berari dagokion zatia ez duela egingo, eta beraz ez du inolako zentzurik Extremadurako AVEa eraikitzeak, nahiz eta obrak nahikoa aurreratuta dauden. Madril-
Bartzelona ibilbidea egiten duena ere ezta eta errentagarri. Honek argi eta garbi adierazten du aspalditik salatzen ari garena: AHTak ez diela herritarren beharrei erantzuten, sektore “pribilegiatu”ari bakarrik zuzendua dagoela, eta negoziorik handiena eraikuntza bera dela. Ez dezagun ahaztu AHTak sekulako gastu energetikoa dakarrela berarekin: zentral eolikoak, azpiestazio elektrikoak, eta abar.
Honengatik guztiagatik, ozen diogu: AHTrik EZ!