Bixente Barreiro Leioako zinegotzi ohia hil da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko abu. 1a, 00:33

Bixente Barreiro Asensio 1999tik 2007ra arte Leioako zinegotzi jeltzalea izandakoa zendu zen atzo, larunbatean, Erandio Landan. "Deia" egunkariak zabaldu duenez, elizkizunak bihar, astelehena, egingo dizkiote Leioako San Juan Bataialariaren elizan, arratsaldeko 7etan. Barreirok 43 urte zituen eta atzean alarguna eta bi seme-alaba utzi ditu. Gaur, hilbeila egin diote Leioako Amaia etorbideko Santa Ana Tanatorioan, Areetako osasun etxearen aurrean. Halere, oraindik orain bere azken agurra eman nahi dionak gaueko 11ak arte izango du aukera toki berean. Irudian, eskelan jarritako argazkia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun