Leioa mundu globalizatuaren barruan bizi da, hori dela-eta inguratzen gaituen errealitate ekonomikoak ere eragina dauka gure udalerrian. Errealitate ekonomiko horren egoera txarra da, eta ziurgabetasun handikoa. Egia da orain arte Leioak aurre egin diola egoera orokor horri gure inguruko beste erakunde askok baino hobeto. Hala izan da kontu publikoen egoera ona delako, eta baliabide publikoen kudeaketa arduratsua eta zuhurra izan delako. Oinarri horrekin eta ikasitako guztiarekin, Leioak proiektu berriak dauzka horizontean, eta inoiz baino garrantzitsuagoa da estrategikoa eta osagarria dena ondo bereiztea. Denbora berriek ere seriotasuna eta zehaztasuna eskatuko dizkigute.
Soluzioak eta adostasunak. Pragmatismoa eta akordioa. Eta horretarako guztirako, borondatea, dosi handietan.
Eneko Arruebarrena Leioako alkateak pasa den ostiralean bere blogean argitaratutako artikulua
[© Eneko Arruebarrena - Leioaz Harro] Iragan ekainean estreinatu da udal batza berria. Bederatzigarrena da demokrazia 1979an ezarri zenetik. Hautestontziek hitz egin dute eta bost talde politikok eratutako paisaia utzi digute Leioan. Agintaldia bi konstante garbirekin hasten da. Lehena, hiri txikia izateko eraldaketatik eratortzen diren egunean eguneko erronkei aurre egitean datza. Bigarrena, udal ordezkaritza osatzen dugun talde politikoi dagokigu, oso garrantzitsua, soluzio horiei irtenbidea bilatzea adostasun handi eta nabarien bitartez. Argazkian,