Gizon bat atxilotu dute Algortan adingabekoen aurrean masturbatu delakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko abu. 5a, 18:41

Astearte arratsaldean, Ertzaintzak 29 urteko gizon bat atxilotu zuen Algortan exhibizionismo delitua egotzita. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, arratsaldeko 4:30ak aldera, Ertzaintzak Ereaga aldean gizon bat adingabekoen aurrean masturbatzen ari zelaren berri izan zuen. Tokira bertaratzean, lekuko batzuek gertaeraren berri eman eta susmagarria lagun batekin hondartzan zegoela jakinarazi zieten poliziei. Gauzak horrela, ertzainek bi gizonengana hurbildu eta, identifikatu ostean, susmagarria atxilotu zuten askatasun sexualaren kontrako delitua egotzita. Asteazkenean Getxoko Guardiako Epaitegiaren esku utzi zuten.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun