Gaztehgam: "Agur eta ohore Brazda! Memoria, duintasuna eta borroka!"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko abu. 8a, 12:16

Rudolf Brazda zendu da asteazkenean. Bigarren Gerra Mundialean nazien kontzentrazio eremuetan bahituta egondako eta bizirik zegoen azken kidea 98 urterekin hil da Bantzenheim-en (Frantzia). Hileta astelehenean (gaur) izango da. Birritan egon zen espetxeratua eta azkenik Buchenwald-eko nazien sarraski eremura eraman zuten 1942an beste gizonezko batekin harremanak izateagatik. 32 hilabete eman zituen bertan, torturak, lan behartuak eta bere lagunen eta kideen heriotza sufritzen. “Hiruki arrosa baten ibilbidea” liburuaren idazleetako bat izan zen 1945. urtean askatu zuten arte. Bere espetxealdian zehar, hiruki arrosa eramatera behartuta egon zen bera eta nazien esku kontzentrazio eremuetan egondako gay guztiek. Egun, sexu askapenerako mugimenduak ikur horiek bereganatu ditugu bera bezalako ehunaka pertsonek bizitako sufrimendua gogora ekartzeko, bera bezalako duintasunez betetako lagunak inoiz ahaztuak izan ez daitezen.

Euskal Herritik, besarkada iraultzailea bidali nahi diogu dagoen lekuan dagoela. Memoria, duintasuna eta borroka.

Agur eta ohore Brazda!

Euskal Herriko Gazteria Sexu Askapenerako Mugimendua (Gaztehgam)
gaztehgam.wordpress.com

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun