Neska-mutilek Ermitatze barruan zeuzkaten gauzak gordetzeko lokala uztea eskatu diote udal agintariari. Baina ezezkoa eman du Zarauzak. Gauzetako batzuk Sekeko gaztetxera eraman dituzte, Gazte Asanblada Sopeloztarraren elkartasunari esker. Bitartean, Ermitatze gaztetxea hormatu egin dute, istilurik ez dela egon.
Zortzi hilabetez arriskuan
Urte hasieran Andra Mari kale plentziarreko 1 zenbakiko etxean sartu ziren Plentzia ta Gorlizko Gazte Asanbladako (PGGA) kideak, bertan gaztetxea egiteko asmoz. Urtarrilaren 7an, baina, okupatutako etxeraino gerturatu zen Ertzaintza. Jabeak salaketa jarri ostean, gaueko bederatziak aldera heldu ziren Ermitatzera poliziak. Bertan zen neska-mutil mordoaren artetik zazpi identifikatu zituzten ertzainek. Eta horiei guztiei epaiketa azkarra egin behar zieten lau egunetara. Gazteetako batzuk aurkeztu ziren arren, ez zuten deklaratzerik izan, "sare informatikoan matxura" zela eta. Bigarrenean, ordea, bai. Apirilaren 14an agertu behar izan ziren epailearen aurrera urtarrilaren 7an Ermitatze gaztetxean identifikatutako zazpi neska-mutilak. Getxoko Justizia Jauregian egindako bista amatuta, ordea, gazteen kontrako prozesura penala artxibatu egingo zuela jakinarazi zien letraduei magistratuak. Behin-behineko hustuketa arriskua ere usatu egin zuten orduan, horrelako eskaerarik ez baitzen egon. Zortzi hilabeteren ostean bota egin dituzte.
Plentziako Ermitatze gaztetxearen hustuketa