Larunbat gauerdian Itzubaltzeta / Romoko jaietan egindako euskal preso politikoen aldeko manifestazio eta ekitaldiaren inguruko eginbideak Espainiako Auzitegi Nazionalari igorriko dizkio Ertzaintzak, ETAko kideen argazkiak erakutsi zirelakoan.
Getxoko PPk bere "kezka" agertu ostean, horiek bertan behera uzteko eskaera egin zuen
Dignidad y Justicia elkarteak, Eusko Jaurlaritzako
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Helegitea aztertu ostean, Agintaritza Judizialak ez zuen ekitaldia debekatzea beharrezkotzat jo. Nolanahi ere, bertan gertatzen zena zaintzeko agindua eman zion Ertzaintzari, legez kontrako zerbait jazoko balitz. Ekitaldiari buruz egindako izapideak helaraziko dizkio Ertzaintzak Auzitegi Nazionalari datozen egunetan. Txosten horretan, "ekimenean gertatutako guztia eta parte-hartzaileen datuak biltzen dira, organo judizialak aztertu dezan legezko kontrako zerbait egin den eta antolatzaileek horrekiko erantzukizunik izan ote duten", Herrizaingo Sailak zehaztu duenez. Argazkian, ertzain bat zelatan artxiboko irudian.