Pintada faxistak agertu dira azkenaldian Larrabasterran eta Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko abu. 9a, 11:22

Azkenaldian hainbat pintada faxista agertu dira Sopela zein Berango inguruetan, joan den aste hasieran Plaza Beltza herri kultur guneak eta Sopela.net agerkari digitalak salatu zutenez. Besteak beste, Larrabasterrako biribilgunean, Bilduren kartel zahar baten gainean "asesinos" hitza eta ondoko trafiko ikur batean "Esto es España" margotu zituzten ezezagunek. Pintaketak anagrama faxista ezagun batekin sinatu zituzten. Berangon, berriz, "Vascongadas es España" leloa agertu zen, 88 ("Heil Hitler" esanahia duena) zenbakiarekin batera. Ekintzok bere gain hartu ez arren, gutxienez aipatu azken pintadaren argazkia erakutsi du bere webgunean Resistencia Norte delako talde ultraeskuindarrak. RN letrak ere ageri dira horretan. Argazkian, Berangon egindako pintaketa / © Plaza Beltza.

Pintaketa faxistak Larrabasterran eta Berangon (© Plaza Beltza)

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun