Bihar, asteazkenarekin, San Lorentzo egunaren harira, baserriko produktu ugari bilduko dituen azoka hartuko dute Algortako Biotz Alai plazak eta batzokiko patioak.
Getxoko Udalak bertako salerosketak euskaraz egitea bultzatu nahi du eta, horretarako, hainbat produkturen hiztegiak jasotzen dituzten agendak kaleratuko ditu. Gauzak horrela, 3.000 ale banatuko dituzte saltzaileen artean, euskaraz eskatzen dutenei opari moduan emateko. Aipatu ekimena Gehi Merkataritza hitzarmenaren barruan kokatzen da eta, "gure eguneroko bizitzan euskararen erabilpena sustatzen jarraitzea da asmoa, kasu honetan bezalako jai tradizionaletan ere", nabarmendu du Koldo Iturbe euskara zinegotziak. Aurtengoa agenda horiek banatuko dituzten hirugarren urtea izango da eta bertan, notak hartu ahal izateaz gain, txerriki, barazki, fruitu, arrain eta okelari buruzko hiztegiak ere kontsultatu ahal izango dira, besteak beste. Argazkian, gazta saltoki bat San Lorenzo egunean / ©
Getxoko Kultur Etxea.