Marisa Arrue Getxoko Alderdi Popularreko bozeramailea Algortan ospatuko den San Lorentzo azokan izango da bihar, alderdi espainiarrak berak ohar batez zabaldu duenez. Hainbat zinegotzi popularren babespean, Arruek politika mailako adierazpenak egingo dizkie komunikabideei Bihotz Alai plazan goizean zehar. Gune horretan zein Algortako batzokiaren patioan garatuko da baserriko produktuen erakusketa eta euskal giroko jai nagusienetakoa dena. 2005etik hona urteroko hitzordua du Arruek San Lorentzokoa. Hainbatetan, gainera, tentsioa piztu du popularren agerpenak.
2006an, liskarrak izan ziren Maria San Gil orduko EAEko buruzagi popularraren bizkarzainen eta hainbat auzokideren artean. 2008an, berriz,
Marisa Arruek heriotza mehatxuak jaso izana salatu zituen eta lekukoek kontrakoa esan arren,
Zigor Goikoetxea gazte azkorritarra zigortu zuten horregatik. Argazkian, orain ez bezala, 2006an EAEko PPren arduradunak hurbildu ziren Algortara Arruerekin, Maria San Gil, Carmelo Barrio eta Leopoldo Barreda tartean.