"Eusko gudariak" abestu ondoren, brindis bat egin dute preso guztien eta Euskal Herriaren askatasunaren alde. Aitor Artetxek bere argazkia kendu du tabernaren paretatik eta bertan gelditzen diren lagunei begira egon da une batez. Argazkia erakutsi, jendea agurtu eta besarkada eta berriketa artean abiatu da gaueko giro amoltsuan.
Aitor Artetxeri harrera (cc-pd Etengabe)
Arratsaldeko 6ak inguruan