Sopelako 52 urteko gizonezko bat hilik topatu dute gaur eguerdian Galeako itsaslabarretan, Getxon. Ertzaintzak Europa Press albiste-agentziari azaldu dionez, partikular batek aurkitu du gorpua. Gizonaren desagerpena atzo, asteartea, salatu zuten sopeloztarraren senideek, goizaldeko 2ak aldera. Ertzaintzak gizonezkoa bilatzeari ekin zion baina ez zuen hurrengo orduetan aurkitu. Gauzak horrela, gizona hilik agertu dela jakin ondoren, gorpua Gurutze Gorriaren itsasontzi batek jaso eta Bilboko Auzitegi-Patologia Zerbitzura garraiatu du, bertan heriotzaren zergatia iker dezaten. Argazkian, bitartean,
Liam Forrest W. 27 urteko gaztea 2007ko urtarrilaren 20tik desagertuta dago. Egun horretan, Bilbon ikusi zuten azken aldiz, baina telefonoz bikotekideari deitu eta Gorlizko itsaslabarretan bere buruaz beste egiteko asmoz zegoela esan zion / © EAEko Herrizaingo Saila.