Bihar abiatuko dira Algortako Portu Zaharreko jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko abu. 11a, 11:48

Ostiral honetan hasita, Txo erre arte (abuztuak 16, 06:00) luzatuko dira Algortako Portu Zaharreko jaiak. Besteak beste, 18:00etan Kasinotik abiatuko den koadrilen jaitsierarekin emango diete hasiera ospakizunei eta ordu eta erdi beranduago Me Kaguen Gutarrak taldeko gazteek, iazko irabazleek, pregoia irakurri eta Txo panpina zintzilikatuko dute. Ordutik aurrera, festa giroa Portu Zaharreko txoko guztiak hartuko ditu. Gauean, kontzertua eskainiko du Sorkunek, 22:30etik aurrera; Gora Herria oholtzara igo aurretik. Tartean, zinema izango dute txikienek Pedro Bilbao doktorea plazan.

Larunbatean, Portu Zaharreko hondartzatxoan urtero egiten diren eta horrenbeste ikusmin pizten duten ikuskizunetako bi egingo dituzte, 16:30ean hasita: nasapuntakoa eta salto txapelketa, alegia. Antzarrak (altxaldiak), berriz, igandean egingo dituzte 17:00etatik aurrera, itsasaldiak uzten badu behintzat. Egun horretan ere ugariak izango dira haurrentzako jarduerak, eurei eskainitako jardunaldia izango baita. Azkenik, asteleheneko Pijana Egunerako, ohikoa den marmitako txapelketa antolatu dute. Gauean, berriz, Luhartz taldeak girotuko du dantzaldia.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun