Aurten ere, Algortako San Lorentzoko Azokak emaitza ezin hobea lortu du. Guztira, 20.000 bat lagun izan ziren goiz osoan zehar, abuztuaren 10eko jaia ospatzen duen azoka ezagun horretan,
Getxoko Kultur Etxeak jakinarazi duenez. "Azokan izandako salmenta bikainak eta urtero jasotzen duen jendetzak argi erakusten dute ekitaldi hau derrigorrezko hitzordua dela baserriko produktuak erosi nahi dituen ororentzat", tokiko arduradunek adierazi dutenez. Eguerdian ekoizle askok espero zuten momentua ailegatu zen, epaimahaiak barazki, landare eta gazta lehiaketen emaitzak jakinarazi baitzituen. Aurten, barazki lehiaketan, Urdulizko Adela Andikoetxeak lortu du lehenengo saria, Barrikako Jose Ramon Intxaurtietaren eta Maria Angeles Andikoetxearen aurretik. Landare lehiaketari dagokionez, Urdulizko Maria Jesus Viteri izan zen garaile. Barakaldoko Enedina Madariagak eta Usurbilgo Aranburu hazitegiak eskuratu zuten bigarren eta hirugarren saria, hurrenez hurren. Gazta lehiaketan, berriz, Ricardo Murias (Muskiz) atera zen garaile, La Lezeko baserriaren (Asparrena) eta Patxi Baskaranen (Markina-Xemein) aurretik. Azkenik, Juan Antonio Zabala getxoztarrak bertoko ekoizle onenari emandako saria irabazi zuen. Argazkia: © Getxoko Kultur Etxea.