Sorkunek ez du Algortako Portu Zaharreko jaietan joko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko abu. 11a, 19:06

Sorkun abeslariak bere kontzertu guztiak bertan behera uztea erabaki duela jakinarazi du Facebook sare sozialaren bidez Algortako Portu Zaharreko jai batzordeak. Hartara, biharko aurreikusitako kontzertua ez du eskainiko. Bere hutsunea Zain taldeak beteko du. 22:30etik aurrera joko dute, Portu Zaharreko zabalgunean. Ostiral honetan hasita, Txo erre arte (abuztuak 16, 06:00) luzatuko dira Algortako Portu Zaharreko jaiak. Besteak beste, 18:00etan Kasinotik abiatuko den koadrilen jaitsierarekin emango diete hasiera ospakizunei eta ordu eta erdi beranduago Me Kaguen Gutarrak taldeko gazteek, iazko irabazleek, pregoia irakurri eta Txo panpina zintzilikatuko dute. Ordutik aurrera, festa giroa Portu Zaharreko txoko guztiak hartuko ditu.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun