Igandean jokatuko dute Nerbioi Itsasadarreko Nazioarteko Zeharkaldia

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko abu. 12a, 11:10

Nerbioi Itsasadarreko Nazioarteko Zeharkaldiaren seigarren edizioan bosgarren garaipena lortzen ahaleginduko dira igande honetan, abuztuak 14, Jose Manuel Mendez eta Javier Telletxea arraunlari getxoztarrek. Goizeko 11etan Getxo Bela Eskolatik abiatuta, Bilboko udaletxera arteko 12.900 metroak bete beharko dituzte, dozenaka kirolariekin batera. Iaz 66 minutu eta 56 segundoko denbora behar izan zuten Mendezek eta Telletxeak zeharkaldia egiteko. Hala ere, 2006an egin zuten probako markarik onena Getxo Kayak taldeko ordezkariek: 63 minutu eta 8 segundo, hain zuzen. Izena emateko epeari dagokionez, larunbatera arte egongo da zabalik. Parte hartu nahi dutenek www.eventosbhm.com webgunean edo 944 238 659 telefono zenbakian aurkituko dute informazio gehiago. Argazkia: © BHM.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun