Partida egutegiari dagokionez, Bryce Bevin-en jokalariek Cajasol Ciencias andaluziarren kontra izango dute Ligako lehendabiziko norgehiagoka, irailaren 18an, Sevillan. Ondorengo partidak ere ez dira samurrak izango hori-beltzentzat: iazko txapeldun La Vila, VRAC eta AMPO Ordizia izango dituzte aurkari. Gipuzkoarrak dira iazko txapeldunordeak. Hala ere, berrikuntzekin dator aurtengo Liga. Lehenengo sei sailkatuek izango dute txapela irabazteko aukera: lehenengo biak zuzenean igaroko dira finalerdietara eta gainontzeko lauek aurretiko kanporaketa bat jokatu beharko dute.
Errege Kopa
Kopa txapelketak ere formatu berria izango du aurten: aurretiko kanporaketa jokatu beharko dute hiru multzotan banatuta bederatzi taldek. Multzo bakoitzetik onena igaroko da finalerdietara, La Vila zuzenean sailkatuta dagoela. Getxo Artea Rugby Taldeari B multzoa egokitu zaio, Cetransa El Salvador eta Cajasol Ciencias arerio dituela. Emakumezkoen Ohorezko Mailari dagokionez, urriaren 23an izango dute lehendabiziko norgehiagoka Getxo Rugbyko neskek, Faduran, Complutense Cisneros taldearen kontra.