Alfredo Ignacio Paya hil da

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko abu. 12a, 20:52

Alfredo Ignacio Paya Santamaria 67 urteko itsasgizona zendu zen atzo Algortan. Alfredo Ignacio, besteak beste, Mari Carmen Ruiz dantzari eta artistaren senarra eta Fredi, Xabi eta Itxaso Paya bertsolarien aita zen. Paya Santamariari ez zitzaion albatrosen hegaldia hurbildu hainbat urtez nabigatu zuen OPDR Cadiz itsasontziaren kubiertan, lehorrean baizik. Itsasotik kanpo, ez zuen izan Amabirjinaren domina kapitainaren eskuetan uzterik. Etxekoek gaur "Berria" egunkariak plazaratu duen eskelan agertu dutenez, "Amak, Fredik, Xabierrek, Itxasok eta Pipik ez zaitugu inoiz ahaztuko, ezin baitira ahaztu beti gogoan daudenak. Dena eman diguzu; eskerrik asko eta egun handira arte!". Hileta-elizkizunak gaur 19:30ean izango dira, Algortako Tourseko San Martin elizan, Villamonten. Argazkian, hainbat urtez Paya Santamariaren bizimodua eta etxea izan zen OPDR Cadiz itsasontzia / cc-by Roy van Wijk.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun