Gure kideek aurrera egiten saiatu ziren baina apaiz bat iraintzen eta bultzaka hasi zitzaien, baita jotzen saiatu ere. Azkenik, Gaztehgam-eko kideek alde egitea erabaki eta materiala jartzen jarraitu zuten. GMJ-ko kideek inguru horietan jarraitu zuten kartelak kentzen. Istiluak Bilboko Zazpi Kaleetako Santiago eraikuntzaren inguruan gertatu ziren, Abandoko San Bizente elizaren aurrean izandako kontzentrazioaren aurretik.
Gertakari horien harira gure haserrea adierazi nahi dugu, baina argi esan nahi dugu ez garela inoren ez ezeren biktimak. Ostiralean gertatu bezala, disidentzia sexualak zapaltzaileak izorratzeko ahalmena badu. Disidentzia sexuala eta emakumeak zapaltzen eta iraintzen dituzten doktrina atzerakoi eta sistema heteropatriarkala aztoratzeko ahalmena bada, bide onetik goazela esan nahi du.
Azkenik, zera adierazi nahi dugu:
1. Ez dugu onartzen faxismoarekin eta frankismoarekin laguntasun estua izandako
instituzio katolikoen autoritaterik. Are gutxiago gure kideen aurkako oldartzerik. GMJ-ko gazte eta apaizen erasoa, eraso homofoboa eta eraso faxista izan da eta Bizkaiko elizbarrutiak honen inguruko azalpenak eman beharko ditu.
2. Bilboko Udalak diruz lagundu ditu talde ultra hauek. Harrera ere egin die eta Azkuna alkatearengana zuzenduko gara datozen egunetan.
3. Azkenik, eraso guztiei erantzuteko gure autuan berresten gara. Gaztehgam-ek Iruñean burutuko den ekintza prestatzen hasi da Opus Dei erakunde kriminalaren kontra.
Gaztehgam Euskal Herriko Gazteria Sexu Askapenerako Mugimendua