Santimamiko jaiak hasi dira

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko abu. 17a, 15:10
Erandioko Santimami auzoak goizeko 9:45ean ekin dio jaiak ospatzeari txupinaren eztanda entzutearekin batera. Ordu horretatik bihar arte Santimamiztarrek hainbat ekitaldi burutuko dituzte auzotar zein kanpotarrentzat. Gaur bertan, eguerdian nagusientzako luncha izango da eta arratsaldeko 6:30etik aurrera idi probak izango dira, ondoren txinbera txapelketa egingo dela. Bihar, berriz, Igel-toka, herri bazkaria, Patxin eta Potxin pailazoak eta Auskalo Non taldearen erromeriaren txanda izango da, eguna eta jaiak bukatzeko berriz azken traka izango dela. Argazkian, Auskalo Non Ipar Uribeko taldea 2009ko Bilboko Aste Nagusian / © Auskalo Non.
Santimamiko jaietako egitaraua

Abuztuak 17, asteazkena, Santimami
09:45ean, jaien hasiera suziriaren jaurtiketaz.
10:00etan, kalejira.
11:30ean, meza.
12:00etan, lunch-omenaldia auzoko aitite eta amamentzat, Erandioko Udal Bandaren laguntzarekin.
12:30ean, umeentzako joko eta tailerrak.
18:30ean, idi-probak (Hiru buzterri).
18:30ean, umeentzako joko eta tailerrak.
21:30ean, txinbera txapelketa.

Abuztuak 18, osteguna, Santimamitxu
10:00etan, kalejira.
11:30ean, Meza auzoko hildako guztien omenez. 12:30ean, umeentzako joko, puzgarri eta tailerrak. 13:00etan, igel-toka txapelketa.
14:00etan, herri bazkaria.
17:30ean, Kulki herri jolas eta jokoak umeentzat. 18:30ean, Idi-probak (Hiru buzterri).
18:30ean, umeentzako joko, puzgarri eta tailerrak. 19:30ean, Patxin eta Potxin pailazoak.
20:30ean, umeentzako txokolatada.
21:00etan, Auskalo Non taldeagaz erromeria.
23:30ean, azken traka eta jaien amaiera.

Auskalo Non taldearen kontzertua pasa den ekainean Mungian

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun