Folk jaialdia hartuko du iraila hasieran Sopelak

Irailaren 2, 3 eta 4ean Sete Sois Sete Luas Folk Jaialdia egingo dute Sopelan. Hitzordua arratsaldeko zortzietan jarri dute tokiko Udaletxeko plazan. Hala ere, euria egingo balu, ekitaldiak Kurtzio Kultur Etxera aldatuko dituztela jakinarazi dute antolatzaileek. Lehenengo egunean, ostiralarekin, La vox de 7 Sois taldea arituko da. Hurrengo egunean, berriz, Siziliako Mario Incundine izango da. Azkenik, hilaren 4an, igandea, Piccola Banda Icona taldeak emango dio amaiera jaialdiari. Argazkian, Getxon ere Folk Jaialdia egin ohi dute irailean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun