Getxoko Udaltzaingoak bi gazte atxilotu zituen pasa den astean Santander banketxeak udalerrian dituen zenbait kutxazain automatiko manipulatzea egotzita. Udal iturrien arabera, ustezko gaizkileek kutxazaineko dirua jasotzeko zirrikituaren gainean forma berdineko metalezko pieza bat ipintzen zuten erabiltzaileek eskatutako dirua ateratzea galarazteko. Dirua kutxazainetik kanpo geratzen zen, baina billeteak atera ez zitezen, itsasgarriarekin finkatutako irtengune faltsuak ezkutatuta. Gezurrezko irtengunea kenduta, bi gazteek dirua hartzen zuten, azaldu dutenez. Aipatu banketxearen Algortako bulegoko zuzendaritzakoek ohartuta, Udaltzaingoak banketxeak zaintzeko jarduna hasi zuen pasa den astean.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!