Pirritx, Porrotx eta Marimototsek bi saio eskainiko dituzte irailaren 14an Areetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko abu. 19a, 00:39

Getxo udalerriko Bizarra Lepoan euskara elkarteak antolatuta, irailaren 14an, asteazkenarekin, Pirritx, Porrotx eta Marimotots izango dira Areetako Xake plazan. Bi saio eskainiko dituzte: lehenengoa, 16:30ean; eta bigarrena, 19:00etan. Sarrerak irailaren 2tik aurrera egongo dira salgai. Bizarra Lepoaneko bazkideek bina sarrera edukiko dituzte 3 eurotan; gainontzekoek 4 euro ordaindu beharko dituzte sarrera bakoitzeko. Salmenta puntuak eta ordutegia euskara elkartearen webgunean aurrerago jakinaraziko dituztela ohartarazi dute antolatzaileek. Argazkian, Porrotx.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun