Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak alerta horia ezarri du bihar eta etzirako, larunbata eta igandea, egun horietan aurreikusita dagoen tenperatura oso altua izan baitezake. Bi egun horietan, gehienezko tenperatura 37 gradura iritsi daiteke. Halere, Uribe Kostan eta Erandion, Kantauri Itsasoko kostalde osoan bezala, 33 eta 34 gradu izatea espero dute
Euskalmet agentziako eguraldi-ikerlariek larunbat eta iganderako, hurrenez hurren.
AEMET Espainiako Meteorologia Agentziak, ordea, 35 gradu iragarri du larunbaterako Gorliz eta Lemoizen, igandean 34 gradu izango direlakoan. Aurreikuspen altuagoa ere eman du larunbatean Barrika, Erandio, Sopela eta Urdulizerako, 34 gradu izan daitezkeelakoan. Bestalde, euria izateko probabilitatea %45ean egongo da igandeko eguerditik gauerdira eta %50ean asteleheneko goizean. Ipar Mendebaldeko haizeak ekarriko lituzke urak. Eguraldiaz argibide gehiago izateko
UKBERRI.NETeko Eguraldi Zerbitzua begira dezakezu. Argazkian, Algortako Ereaga hondartza.